Jon Henricks
| Jon Henricks | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | John Malcolm Henricks |
| Jaiotza | Sydney, 1935eko ekainaren 6a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Santa Barbara, 2026ko azaroaren 21a (91 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | igerilaria |
| Altuera | 182 zentimetro |
| Jasotako sariak | |
| Ezizena(k) | Jon |
John Malcolm Henricks (Sydney, 1935eko ekainaren 6a – AEB, 2026ko azaroaren 21a) australiar igerilaria izan zen.[1]
Estilo libreko distantzia luzeetan igeriketan lehiatzen hasi zen eta 1952ko Australiako igeriketa txapelketan urrezko domina lortu zuen 400 metroko proban, zilarrezkoa 800 metrokoan eta brontzezkoa 1500 metrokoan.
Belarriko infekzio batek 1952ko Olinpiar Jokoetan lehiatzea eragotzi zion. Ondoren, distantzia laburretara aldatu zen eta munduko errekorra ezarri zuen 100 metroko proban. 1956ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen estilo libreko 100 metroko proban eta 4 x 200 estilo libreko errelebo proban.
Australiako hamar txapelketa eta Commonwealtheko Jokoetan bi domina ere irabazi zituen. 1960ko Jokoetan gastroenteritisa hartu zuen eta finalerdietan kanporatu zuten.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Udako Olinpiar Jokoak | |||
|---|---|---|---|
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 1956 | Melbourne | 100 metro libre | |
| 1956 | Melbourne | 4 x 200 metro libre erreleboak | |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Australian swimming legend and double Olympic champion Jon Henricks dies», sportzhub.com, 2026ko azaroaren 21a. 2026ko azaroaren 21ean kontsultatua.